Argibideak
Tresna hau arropa garbitu eta lehortzeko da eta soilik etxeetan erabiltzeko egin da.
Oso garrantzitsua: Garbigailu-lehorgailua instalatu eta erabili aurretik, irakurri
argibide hauek denak. Agiriak eta osagarriak garbigailu-lehorgailuaren danborrean
daude.
Argibide hauek diseinatu diren moduari esker, testuak eta dagokien marrazkia lotuta doaz.
Seguratasuna
•
Sareko uraren presioa 0,05 eta 1 Mpa artekoa izango da (0,5 - 10 kg/cm
• Ez erabili luzagarririk eta egokigailurik garbigailulehorgailua konektatzeko.
• Argindarraren instalazioa ezaugarrien plakan adierazitako gehieneko indarrean egon
behar da eta argindarreko hartunea arauzko lurkonexioarekin.
• Elikatzeko haria kaltetuta badago, salmenta ondorengo zerbitzuak edo antzekoek
ordezkatu beharko dute, arriskurik egon ez dadin.
• Ez manipulatu garbigailu-lehorgailuaren barrua. Konpondu ezinezko arazoren bat
edukiz gero, deitu zerbitzu teknikora.
• Tresna hau erabili dezakete 8 urte eta gehiagoko haurrek, baita gaitasun fisiko,
sentsorial edo mental murriztuak dituzten pertsonek edo esperientziarik eta
ezagutzarik ez dutenek ere, tresna modu seguruan erabiltzeko jarraibide egokiak
eman bazaizkie, gainbegiratzen badira eta arriskuez ohartzen badira. Haurrek ez dute
tresnarekin jolasean ibili behar. Erabiltzaileak garbitu eta mantendu behar badu
tresna, zeregin horiek ezin dituzte haurrek egin inor gainbegiratzeko ez badute.
• Ez lehortu arropa, danbor motako lehorgailuan garbitu gabe.
• Sukaldeko olioa, azetona, alkohola, gasolina, kerosenoa, orbanak kentzekoa,
agoarrasa, argizariak eta argizariak kentzeko substantziekin zikindutako elementuak
ur berotan garbitu beharko dira eta garbigarri kopuru handiagoa erabili beharko da,
danbor motako lehorgailuan lehortu aurretik.
• Latexezko aparra, dutxarako txanoak, ehun iragazgaitzak, gomaz forratutako
artikuluak edo gomaparrez betetako burkoak ez dira danbor motako lehorgailuan
lehortu behar.
• Leungarriak eta antzeko produktuak leungarrien jarraibideetan azaltzen den bezala
erabili behar dira.
• Tresna ez da jarri behar giltzaz itxi daitekeen ate baten atzean, ate lerrakor baten
atzean edo danbor motako lehorgailuaren aurkako aldean bisagra dutenen atzean.
• Danbor motako lehorgailuetan azken zatian ez da berorik izaten (hozte zikloa),
elementuak ez kaltetzeko. Danbor motako lehorgailuak ez dira inoiz lehortzekoa
zikloa amaitu aurretik geratu behar; hala eginez gero, artikulu guztiak berehala atera
behar dira eta beroa joateko zabaldu.
e u s k a r a
2
).
65