Fagor BBC-2200 Manuel D'utilisation page 39

Table des Matières

Publicité

Les langues disponibles
  • FR

Les langues disponibles

  • FRANÇAIS, page 11
korronterako gailu bat instalatzea
gomendatzen da (RCD), 30 mA baino
gehiago izango ez duen hondar korronte
operatiboarekin. Eskatu aholkua zure
instalatzaileari.
• Tresna hau ez dago diseinatuta kanpoko
tenporizadore baten bitartez edo urrutitik
kontrolatzeko sistema independente
baten bitartez eragiteko.
4. LEHENBIZIKOZ ERABILI
AURRETIK
• Tresna lehenengo aldiz erabili aurretik,
garbitu grillaren plaka ur epelarekin,
xaboi urarekin eta esponja leun batekin.
Ez erabili garbigarri urratzailerik ez eta
espartzu metalikorik ere.
• Garbitu ondoren, utzi lehortzen grillaren
plaka. Arreta berezia izan grillaren
entxufearen kutxaren barrualdea
ondo-ondo lehortzeko. Kutxa hori
grillaren erretiluaren helduleku baten
azpian dago.
• Lehortu ondoren, pasatu grillaren plaka
entsaladarako olioarekin, gurinarekin edo
margarinarekin.
5. FUNTZIONAMENDUA
1. Termostatoaren "0" posizioa
funtzionamenduaren argiaren parean
jarri eta sartu sarerako konexio multzoa
gailuaren entxufearen kutxan (2. Irud.)
2. Sartu gailuaren entxufea energia sarean
eta aukeratu nahi duzun egosketako
tenperatura konexio multzoaren
funtzionamendu argiaren parean jarrita.
Funtzionamenduaren argia piztu egingo
da. Argia itzaltzen denean grillaren
erretilua aukeratutako tenperaturan
egongo da.
Termostatoa:
3. Erabili ondoren, jarri termostatoa "0"
posizioan, atera gailua entxufetik eta
itxaron hoztu arte manipulatu ahal
izateko.
6. HOT ZONE: GUNE BEROA
• Grillaren erretiluak gune beroago bat
dauka; "hot zone" deitzen da gune
hori. Gune horretan grillaren erretiluaren
beste edozein aldetan baino tenperatura
handiagoa egon ohi da, eta erabiltzen da
tenperatura desberdinak behar dituzten
jakiak aldi berean prestatzeko.
7. ERABILTZEKO AHOLKUAK
• Grillaren erretilua estaltzen duen geruza
ez itsaskorrak gehiago iraun dezan:
- Erabili bakarrik beroa ondo jasaten
duen egurrezko edo plastikozko
tresnak .
- Ez moztu jakiak erretiluaren gainean,
eta ez erabili objektu zorrotzik jakiak
manipulatzeko.
- Ez utzi erretiluaren gainean barbakoa
martxan dagoenean urtu daitekeen
plastikozko objekturik.
• Saiatu jakiak mozterakoan zati
berdintsuak egiten, egoki egos daitezen.
8. GARBITZEA ETA ZAINTZEA
Garbitzen hasi aurretik deskonektatu gailua
argindarraren hartunetik, eta itxaron hoztu
arte.
Atera entxufea erresistentziaren entxufearen
kutxako konexio multzotik grillaren erretilua
garbitzen hasi aurretik.
Grill plaka
Garbitu grill plaka xaboi ur epelarekin eta
esponja leun batekin. Garbitu ondoren,
grillaren erretilua lehortu egin behar da
arreta berezia izanda entxufearen kutxaren
aldearekin, hori guztiz lehortuta geratu
behar da eta.
Ez erabili espartzu metalikorik ez garbigarri
urratzailerik ere, gainazal ez itsaskorra
kaltetu dezakete eta.
Ontzi garbigailuan ere garbi daiteke, eta
garbiketa bakoitzaren ondoren pasatu
grillaren erretilua entsaladarako olioarekin,
margarinarekin edo gurinarekin.
38

Publicité

Table des Matières
loading

Table des Matières