Télécharger Imprimer la page

Fagor TK-200 Manuel D'utilisation page 34

Publicité

Les langues disponibles
  • FR

Les langues disponibles

  • FRANÇAIS, page 11
1. DESKRIBAPEN OROKORRA
1. Tapa
2. Tapa irekitzeko sakagailuak
3. Deskonexio automatikorako etengailua
4. Zikinkerietarako iragazkia
5. Ur mailaren adierazlea
6. Funtzionamendu pilotua
7. Irakingailua
8. Konexio oinarria
2. EZAUGARRI TEKNIKOAK
Tentsioa - Maiztasuna
Potentzia
Gehienezko edukiera
Gutxieneko edukiera
3. SEGURTASUN OHARRAK
• Tresna hau lehendabiziko aldiz erabili
baino lehen, irakurri jarraibide guztiak eta
gorde, gerora ere kontsultatzeko.
Gorde eskuliburua tresnaren bizitza
osoan zehar.
• Segurtatu etxeko sarearen tentsioa bat
datorrela tresnarako adierazi denarekin.
Konektatu tresna soilik tentsio alterno
batera.
• Tresnaren segurtasun elektrikoa
soilik bermatuko da lurreko instalazio
eraginkor batera konektatuta badago.
Zalantza izanez gero, jo profesionalki
kualifikatutako langileengana.
• Tresna hau soilik etxeko erabilerarekin
erabili behar da. Beste edozein erabilera
desegokitzat edo arriskutsutzat joko da.
• Deskarga elektrikoetatik babesteko, ez
sartu konexioaren oinarria eta larakoa
uretan edo beste edozein likidotan.
• Tresna honen irakingailua soilik berarekin
datorren konexio oinarriarekin erabili
behar da. Ez erabili bestelako konexio
motarik.
• Ez utzi aparatua martxan zaindu gabe.
Mantendu aparatua haurrengandik
urrun. Mugikortasunean arazoak dituzten
pertsonek ez dute aparatua erabili behar.
• Deskonektatu sareko konexioaren
EU
220-240V~50HZ
1350-1650W
1 L
0,3 L
33
oinarria erabiltzen ari ez zarenean,
irakingailua jarri edo kendu baino lehen
edo garbitu baino lehen.
• Ez utzi gailua agente atmosferikoen
mende (euria, eguzkia, izotza, etab).
• Ez erabili edo jarri gailuaren zatirik
gainazal beroen gainean edo hurbil
(sukaldeko plakak, labeak, etab.).
• Aparatuak ibiltzeari uzten badio, jo soilik
laguntza teknikoko zerbitzu baimendun
batera.
• Aparatuaren kablea hondatzen bada,
jo baimendutako Laguntza Teknikoko
Zerbitzura, hori ordezteko.
• Ez erabili kablea edo larakoa hondatuta
duen aparatu elektrikorik, edo aparatua
ondo ez badabil edo edozein modutan
kaltetuta badago. Jo baimendutako
laguntza teknikoko zerbitzu batera
aztertzeko, konpontzeko edo doitzeko.
• Ura irakiten ari bada, saihestu isurtzeko
ahotik datorren lurrunarekiko kontaktua.
Jarri arreta berezia irakingailuko tapa
kentzen duzunean ateratzen den
lurrunarekin ez erretzeko.
• Ez bete irakingailua "MAX" markaren
gainetik, irakiten hasten denean urak
gainezka ez egiteko.
• Ez erabili irakingailua uraren maila "MIN"
markaren azpitik badago.
• Aparatu hau ez dago pentsatuta
gaitasun fisiko, sentsorial edo
psikikoak murriztuta dituzten pertsonek
(haurrak barne) edo esperientzia edo
behar besteko ezagutzarik ez duten
pertsonek erabiltzeko, ez bada beraien
segurtasunaz arduratzen den pertsonak
aparatuen erabilera ikuskatzen edo
erakusten diela.
• Zaindu egin beharko dira haurrak,
aparatuarekin jolas ez daitezen.
4. IRAKINGAILUA ERABILI BAINO
LEHEN
Zure irakingailua lehendabiziko aldiz
erabiltzen hasi aurretik edo erabili gabe
denbora asko igaro bada, bete irakingailua
gehienezko mailaraino, irakinarazi ura eta
bota.

Publicité

loading