Fagor SW-220 Manuel D'utilisation page 48

Croque-sandwich
Table des Matières

Publicité

Les langues disponibles
  • FR

Les langues disponibles

  • FRANÇAIS, page 13
1. DESKRIBAPENA (1 irudia)
A.
Estalkiak.
B.
Berokuntza plaka.
C.
Heldulekuak.
D.
Argi gorria.
E.
Argi berdea.
F.
Ixteko kisketa.
Interferentziak deuseztatzea: Gailu
hau desparasitatuta dago, interferentziak
deuseztatzeari buruzko direktiben arabera.
Bateragarritasun elektromagnetikoa:
Gailu honek CEM direktibak betetzen ditu
(bateragarritasun elektromagnetikoa).
2. EZAUGARRI TEKNIKOAK
Tentsioa / Maiztasuna: 230V~50Hz.
Potentzia: 700W (SW-220).
1400W (SW-420).
1400W (PA-1400).
Tresna honek elikagaiekin kontaktuan
dauden materialei buruzko CEE arauak
betetzen ditu.
3. AHOLKU GARRANTZITSUAK
• Bilgarria kendu eta gero, egiaztatu
produktua osorik dagoela.
• Zalantzarik baduzu, ez erabili gailua,
eta jo Laguntza Teknikoko Zerbitzu
baimendun batera.
• Bilgarriaren elementuak (plastikozko
poltsak, poliestirenozko aparra, etab.),
ez dira haurren eskura utzi behar, arrisku
iturriak izan daitezkeelako.
• Tresnaren segurtasun elektrikoa soilik
bermatuko da lurreko instalazio eraginkor
batera konektatuta badago, segurtasun
elektrikoari buruz indarrean dauden
arauek aurreikusten duten moduan.
• Fabrikatzaileak ez du erantzungo
instalazioak lurreko hartunerik ez
edukitzeagatik gerta daitezkeen
kalteengatik.
• Zalantza izanez gero, jo profesionalki
kualifikatutako pertsona batengana.
EU
• Korrontearen hartunea eta gailuaren
larakoa ez badira bateragarriak, eskatu
horren ordez hartune egoki bat jartzeko,
profesionalki kualifikatutako langileen
bitartez.
• Aholkatzen dugu egokigailurik, entxufe
anizkoitzik eta/edo luzapen kablerik ez
erabiltzea. Edonola ere, ezinbestekoa
bada horrelakorik erabiltzea, erabili soilik
indarrean dauden segurtasun arauak
betetzen dituzten egokigailu bakunak
edo anizkoitzak eta luzapen kableak,
eta zaindu egokigailuan eta/edo luzapen
kablean adierazitako potentziaren muga
ez dela gainditzen.
• Aparatuak ibiltzeari uzten badio, jo
soilik Laguntza Teknikoko Zerbitzu
baimendun batera. Matxura badago edo
funtzionamendua hondatzen bada, itzali
tresna eta ez saiatu konpontzen.
• Jo Laguntza Teknikoko Zentro
baimendun batera eta eskatu jatorrizko
ordezko piezak eta osagaiak erabiltzeko.
• Aparatua soilik diseinatu den etxeko
erabilerarako erabiliko da, Eskuliburu
honetan deskribatzen denaren
arabera. Beste edozein erabilera
desegokitzat jotzen da eta, ondorioz,
arriskutsutzat. Fabrikatzaileak ez du
erantzungo erabilera desegoki, oker edo
arduragabeagatik eta/edo kualifikaziorik
gabeko pertsonek egindako
konponketengatik gerta daitezkeen
kalteengatik.
Tresna elektrikoak erabiltzen direnean
hainbat oinarrizko segurtasun arau bete
behar dira suaren, deskarga elektrikoen
eta/edo pertsonei gerta dakizkiekeen
kalteen arriskua murrizteko.
BEREZIKI
• Irakurri jarraibide guztiak eta gorde,
gerora ere kontsultatu ahal izateko.
• Gailua erabili baino lehen, egiaztatu
etxeko sarearen tentsioa eta gailuan
adierazten dena bat datozela.
• Deskarga elektrikoetatik babesteko, ez
sartu konexioaren oinarria eta larakoa
uretan edo beste edozein likidotan.
• EZ UKITU GAINAZAL BEROAK, ERABILI
HELDULEKUAK
• KONTUZ: GAILUA MARTXAN
47

Publicité

Table des Matières
loading

Ce manuel est également adapté pour:

Sw-420Pa-1400

Table des Matières