Fagor CA-90CI Manuel D'utilisation page 39

Table des Matières

Publicité

Les langues disponibles
  • FR

Les langues disponibles

  • FRANÇAIS, page 11
Oszilazioa: Sakatu oszilazioaren
botoiari (8) haizagailua ezker-eskuin
mugi dadin eta espazio handienak
modu eraginkorragoan hoztu ahal
izateko. Oszilazioa gelditu nahi
baduzu, sakatu botoi horri bigarren
aldiz.
Tenporizadorea: Haizagailu honek
1-12 ordu tarteko tenporizadorea
dauka (g). Haizagailua
funtzionamenduan egoteko
programatutako denbora igaro
ondoren automatikoki itzal dadin
programa dezakezu.
Sakatu tenporizadorearen botoiari (9)
denbora programatzeko. Denboraren
botoiari sakatzen diozun bakoitzean
ordubete gehituko da. Nahi duzun
denborara heldutakoan utzi botoia
sakatzeari eta tenporizadorea
programatu egingo da. Tenporizadorea
indargabetzeko, sakatu botoiari 0:00
markatu arte.
ION
Ioien sorgailua: Sakatu ioi funtzioa
aktibatzeko botoiari (10) urrutiko
agintean. Funtzio hori kontrol
paneletik ere aktiba daiteke. Horrela
egiteko, eduki sakatuta 3 segundotan
aireztapen modua doitzeko botoia (7).
Haizagailuak ioi negatiboak igorriko
ditu airea arazteko eta garbitzeko.
Ioien adierazlea LEC pantailan (1)
agertuko da.
Sakatu berriro funtzioa desaktibatzeko
botoiari (10). Funtzioa kontrol
paneletik desaktibatzeko, eduki
sakatuta 3 segundotan aireztapen
modua doitzeko botoia (7).
6. GARBITZEA
Gailua mantentzeko edo garbitzeko
edozein lan egin aurretik, jarri kontrol
guztiak Itzalita posizioan eta atera gailua
entxufetik. Haizagailuaren kanpoko aldea
garbitzeko erabili pixka bat hezetutako zapi
bat. Ez utzi garbitzen ari zaren bitartean
motorrean ura sartzen. Ez sartu gailua
uretan. Haizagailua garbitzeko ez erabili
disolbatzailerik, produktu urratzailerik edo
bestelako edozein produktu kimikorik.
7. URRUTIKO AGINTEA
Sartu pilak:
• Kendu pilak estaltzen dituen tapa.
(5. irudia)
• Sartu pilak kontuan izanda beraien
polaritatea.
• Ez nahastu bateria zaharrak berriekin.
• Jarri berriro tapa bere tokian.
Urrutiko agintearen botoiek haizagailuaren
goiko aldean dagoen kontrol paneleko
botoiek bezala funtzionatuko dute.
Urrutiko agintea haizagailutik 6 metrotara
ere erabil daiteke.
8. GAILU ELEKTRIKOEN ETA
ELEKTRONIKOEN HONDAKINAK
EGOKI KUDEATZEKO INFORMAZIOA
Gailuaren bizitza
erabilgarriaren amaieran,
ez da etxeko hondakin
orokorrekin batera bota
behar.
Tokiko administrazioek
edo zerbitzua eskaintzen
duten banatzaileek bereizitako bilketa
gune berezietara eraman daitezke, inolako
kosturik gabe.
Etxetresna elektrikoen hondakinak bereizita
eta behar bezala deuseztatzeak esan
nahi du ingurumenerako eta osasunerako
ondorio negatiboak ekidin daitezkeela, eta
horiek osatzen dituzten materialak tratatzea
eta birziklatzea ahalbidetzen du; ondorioz,
energia eta baliabideak aurreztu daitezke.
Gaikako bilketan laguntzeko betebeharra
azpimarratzeko, produktuan bertan,
deuseztatzeko zakarrontzi tradizionalak
ez erabiltzeko ohartarazpenaren marka
agertzen da.
Informazio gehiago lortzeko, jarri
harremanetan tokiko agintariekin edo
produktua saldu dizun dendarekin.
38

Publicité

Table des Matières
loading

Table des Matières